
Plentzia Eskola
5.maila A - 2013/2014 Ikasturtea
Izarren hautsa!
UNIBERTSOA: Unibertsoa astro guztien multzoa eta multzo horrek betetzen duen espazioa da.

Unibertsoaren materia guztia gune bakar batean bilduta zegoen, baina duela 15 mila miloi (15.000.000.000) bat urte inguru eztanda egin zuen eta unibertsoan zehar zabaldu eta sakabanatu zen materia. Espazioan sakabanatutako materia horretatik sortu ziren, aurrerago, galaxiak, izarrak eta planeta-sistemak. Teoria horren arabera, gaur egun, unibertsoa hedatze-fasean dago oraindik ere.

Izarrak berezko argia duten astroak dira. Metatutako gas eta gai kosmikoz osatuta egoten dira izarrak, hidrogeno gasez batik bat. Gasak grabitatearen eraginez trinkotzen doazen heinean, tenperatura igo eta energia handia sortzen dten erreakzio termonuklearrak gertatzen dira. Ondorio, beroa eta argia sortzen dira. Horregaitik esaten da izarrak berezko argia duten astroak direla.

Eguzkiaren inguruan sortutako -adituek diotenez, duela 4.600 miloi urte- planeten eta beste gorputz espazial batzuen sistema da. Lurra, gu bizi garen planeta, sistema horren osagaia da.

Eguzkia da sistemaren erdigunea, sistemaren izarra. Gas bero-beroa duen bola birakari bat da, ia osorik hidrogenoz eta helioz osatua. Energia kantitate izugarriak sortzen ditu, eta energia hori norabide guztietara askatu eta argia eta beroa zabaltzen ditu. Grabitatea dela ta, izar horren inguruan biraka dabiltza zortzi planeta, horien sateliteak, asteroideak, kometak, meteoritoak eta planeta arteko gas eta hautsak.

Izarrez osaturiko irudiei konstelazio esaten zaie. Gaur egun, 88 konstelazio ezagutzen ditugu beren izenekin. Konstelazioak itsas nabigazioan orientazteko erabili izan dira duela gutxi arte.

Astroak zeruko berezko gorputzak dira, hala nola izarrak, planetak, kometak, sateliteak, etab. Unibertsoan badira bestelako gorputz artifizialak ere (kohetak,teleskopio bereziak,etab.), gizakiak sortu eta zerura bidalitakoak, unibertsoa ikertzeko, baina horiek ez dira astroak.

Izar multzo erraldoiak dira. Formaren arabera lau multzotan sailkatzen dira: galaxia kiribilak, barradunak, irregularrak eta eliptikoak.

Esne-bidea, unibertsoan dauden ia galaxien erdiak bezala, galaxia kiribila da: besoak espiralaren beso baten kokatua dago Eguzkia.

Planeten inguruan biraka dabiltzan astroak dira. Planetek bezala, horiek ere ez dute berezko argirik. Lurrak satelite bakarra dauka, Ilargia. Beste planeta batzuek, berriz, bat bera ere ez dute, eta beste batzuek asko dituzte; Saturnok, adibidez, 18 ditu. Neurri eta forma askotako ilargiak daude.