top of page

Munduaren irudikapena

EKUATOREA: Paralelo handiena da, eta lurra bi hemisferiotan banatzen du: Ipar hemisferioa eta Hego hemisferioa. Paralelo guztietatik garrantzitsuena da, abiapuntutzat erabiltzen delako, 0 paraleloa ere esaten zaio.

PARALELOAK: Lurra gerriko edo uztai batek bezala inguratzen duten irudizko lerroetako bakoitza. Gradutan zenbatzen dira, 0º-tik  90º-era bitarte. Ekuatorea da handiena, eta poloetara zenbat eta gehiago hurbildu, orduan eta txikiagoak dira uzatai horiek. Paraleloen artean badira batzuk oso ezagunak, eta izen bereziak dutenak: Kantzer tropikoa, Kaprikornio tropikoa, zirkulu polar artikoa eta zirkulu polar antartikoa.

MERIDIANOAK: bi poloetatik pasatzen diren irudizko lerroak dira, ekuatorearekiko perpendikularrak, 0º-tik  180º-ra bitartean graduatzen dira.

Greenwich meridianoa edo 0 meridianoa: Ingalaterrako Greenwich herritik pasatzen den irudizko lerroa da. Meridiano honek Lurra bi zatitan banatzen du: ekialdea eta mendebaldea. Meridiano guztietatik garrantzitsuena da, abiapuntutzat hartzen delako, eta "0 meridianoa" ere esaten zaio.

© 2023 by  EVENT PRODUCTIONS. Proudly made by Wix.com

  • w-facebook
  • Twitter Clean
  • w-googleplus
bottom of page